AGENDA

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra, Udazken Kulturala -
XXXIII. ODOLKI-DASTAKETA ETA LEHIAKETA EGUNA
Larunbata, 04. Azaroa 2017, 10:00 - 13:00

10:00  Bertako produktuen azoka

10:00  Odolki pintxo lehiaketa gaztetxoentzat

11:30  XXXIII. Odolki-dastaketa eta lehiaketa

12:45  Odolki pintxo lehiaketaren sari banaketa

13:00  Sari banaketa

 

Antolatzailea: Beasaingo Odolki Kofradia

 

ODOLKI PINTXO LEHIAKETAREN OINARRIAK

Azaroaren  4an ODOLKI PINTXO LEHIAKETA egingo da Beasainen.  Lehiaketa 10:30ean hasiko da, ordu horretan amaituko da pintxoak entregatzeko epea.  Jarraian  epaimahaiak  pintxoen  zaporea, sormena  eta aurkezpena baloratuko ditu.

Oinarriak:

  1. Lehiaketan 10-15 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.
  1. Izena emateko deitu 943 028 065 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera urriaren 27a baino lehen.
  1. Parte-hartzaile bakoitzak odolki pintxo bakarra aurkeztu ahal izango du.
  1. Pintxoa prestatuta ekarri beharko da goizeko hamar eta erdiak baino lehen, Gernika Pasealekuan horretarako prestatuta egongo den karpara eta bertan berotu ahal izango da.
  1. Pintxo guztien oinarrizko osagaia odolkia izango da. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak egokitzat hartzen dituen  osagaiak gehitzeko aukera izango du bere pintxoa osatzeko.
  1. Epaimahaiak  zaporea, sormena eta aurkezpena baloratuko ditu.
  1. Hiru sari emango dira.
  1. Sariak azaroaren 4an emango dira Gernika Pasealekuan Odolki Lehiaketako sari ematearen aurretik, 12:45ean.
  1. Lehiaketan parte-hartzeak, oinarri hauek onartzen direla eta epaimahaiaren erabakia onartzen dela esan nahi du.

 

Kokapena: Gernika pasealekua